XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dugu ahaztu behar garrantzi handikoa dela zein urtetako neurketa den piramideak adierazten duena eta baita ere azterketak egiteko askoz egokiago dela konparatzen diren piramideak eskala berean egotea denak.

Hori dela eta, gehienetan biztanle kopuruak adierazi beharrean, biztanlego osoaren ehuneko < zenbat den adierazten da atal bakoitzean, 108. or.aren behekaldeko horietan bezala.

Oraingoan, Espainia, 1975. urtean, Suedia, 1970. urtean eta Mexiko, 1970. urtean aukeratu ditugu.

Piramide horiek aurrean dituzula, 108. or.ko galderak birraztertu eta gehitu honako puntu hauek ere: - Piramidearen itxura asko aldatzen al da eskalaren aldaketarekin? Lehen aipatutako legeek balio al dute orain ere?.

- Non jaitsi da azken urtetan jaiotza kopurua?.

- Non beharko dira haurtzaindegi, eskola etab. gehiago?.

- Non beharko dira zaharrentzako egoitzak, hirugarren adinekoentzat plangintza bereziak etab.?.

Hori ote da piramide batek erakusten digun guztia?.

Zer gehiago ikas dezakegu tresna hau aztertuz?.

Lehen aipatu dugun bezala, piramide bat zein urtetakoa den jakiteak garrantzi handia du.

Hain zuzen horren bitartez jakin genezake nola aldatzen den herrialde bateko biztanleria eta are gehiago, aldaketa horiek ekar ditzaketen ondorioak aurreikus genitzake eta prebisioak egin.

Azterketa bide horretan abiatuz, bi ariketa egingo ditugu: Hego Euskal Herriko piramidea 1981. urtean jasotako datuen arabera eta bigarren ariketa batean 1975. eta 1981. urtetako grafikoen konparaketa.

Hor alboan dituzu Hego Euskal Herriko populazioaren datuak, 1981. urtean jasoak eta sexu eta adinen arabera banatuak.

Datu horiek erabiliz urte horretako piramidea egitea izango da zure lana.

Hego Euskal Herriko populazioa Sexu eta adinez sailkatuak (1981) / Adina / Gizonezk./ Emakum./ Iturriak: Populazio Zentsua, 1981.